Things You Can Tell Just by Looking at Her ***

Things You Can Tell Just by Looking at Her *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/things-you-can-tell-just-by-looking-at-her/@@download/image/12p40-4.jpg
2001/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Rodrigo Garcia. Aktoreak: Glenn Close, Cameron Diaz, Calista Flockhart, Holly Hunter. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2000. Iraupena: 109 minutu.
12.zenbakia
Things You Can Tell Just by Looking at Her   ***
Duela gutxi ezagutu duen gizon batekin amets egiten du mediku batek. Ezbehar ilun bati buruzko ikerketa batean buru-belarri dabil polizia bakarti bat. Lan horretan, ahizpa itsuaren laguntza izaten ari da. Ama ezkongabe batek maitasunarekin egin du tupust bat-batean. Banketxe bateko zuzendariak sabelean gizon ezkondu baten semea daramala jakin berri du. Sendabiderik ez duen gaixotasun baten aurka gogor borrokatzen ari da bikote gazte bat. Bakardadea eta maitasun beharra komunean duten bost emakumeren istorioak sentiberatasun handiz gurutzatzen ditu Rodrigo Garciak drama erromantiko hunkigarri honetan. Izarrez jositako filma den arren, kutsu independente nabarmena du. Sarritan erromantikoegia eta melodramatikoegia egiten da, baina txukuna denik ezin ukatu.