The worst is yet to come

Madrildarren bigarren disko hau, Demolition Preaching euren lehen diskoaren jarraipena da. Oraingoan, baina, laukotearen hardcore erasoaldia apur bat baretu da. Hala, grabazio honetan ñabardura gehiago antzematen dira: ahotsak gehiago landu dituzte, eta melodiak gehiago nabarmentzen dira. Konposizioei dagokienez, kantu sendoak idatzi dituzte, oso moldaketa politekin. Esaterako, ahalegin horren isla da Time to Fall kantu basatian sartu duten baxu-soloa. Halaber, punk rock kantu melodiotsuak daude tartean -My Time bizia eta Tower Top iluna-. Kantu guztiak dira nabarmentzekoak. Binilozko bertsioa erosten baduzue, ez ahaztu minutuko 45 birako abiaduran jiratzen duela.