The Wheelman (PC, Playstation 3, Xbox 360)

Vin Diesel aktore ezaguna bideojoko batean aritzen den bigarren aldia da honakoa: oraingoan, Milo Buri poliziaren larruan jarri dute Diesel jauna. Bartzelonan aritzen diren gaizkile talde handienetako batean infiltratuko da Milo Buri: gaizkile guztiak mendean hartuko baditu, 24 misio bete beharko ditu Bartzelonako hainbat gune ezagunetan.