The Walking Dead: The Game

Bost ataletan banatutako abentura grafikoa, Robert Kirkmanek sortutako komiki sail ospetsuaren unibertsoan girotua. Zonbiek suntsitutako munduan bigarren aukera bat probestu beharko duen Lee Everet preso kriminalaren azalean jarriko gara. Hainbat gertaera biziko ditugu, eta hainbat leku eta jende ezagutu, besteak beste, sheriffaren laguntzaile den Rick Grames. Joko-esperientzia oso pertsonalizatua eskaintzen du, hartzen ditugun erabakiek eta egiten ditugun ekintzek istorioan eragin zuzena baitute. Abentura grafikoen alorrean, azkenaldian kaleratutako jokorik onenetarikoa.