The Truth About Charlie (La verdad sobre Charlie) **

Stanley Donen maisuaren Charada harribitxi ilunaren remake kaskarra dakar Jonathan Demme interesgarriak. Bertan, Mark Walhbergek eta Thandie Newtonek jatorrizko filmean Cary Grantek eta Audrey Hepburnek jokatu zituzten rolak bereganatzen dituzte. Parisera itzuli eta lasterrera, senarra eraila izan dela jakingo du Reginak. Charlieren hilketa misteriotsua ikertzen ari dela, haren lankide ohiek jazartuko dute. Joshua Peters erakargarriak, ostera, babesa eskainiko dio neskatoari. Baina
morroia fidatzekoa al da? Intriga eta thriller erromantikoa nahasten ditu Demmek film antzu honetan. Alokatu ezazue Charada filma, arren!