The Texas Chainsaw Massacre (La matanza de Texas / Massacre a la tronconneuse) **

The Texas Chainsaw Massacre (La matanza de Texas / Massacre a la tronconneuse) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-texas-chainsaw-massacre-la-matanza-de-texas--massacre-a-la-tronconneuse/@@download/image/49p48-6.jpg
2004/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Marcus Nispel. Aktoreak: Andrew Byryniarski, Jessica Biel, Mike Vogel, Jonathan Tucker. Generoa: beldurra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 95 minutu. 
40.zenbakia
Tobe Hooper zinemagile mitikoaren izenburu bereko kultuko film odoltsuaren remake light samarra da The Texas Chainsaw Massacre filma. Istorioa aski ezaguna da. Gazte nerabe batzuk Texasko errepide mortuetan galduta dabiltza. Ez dira behiak. Baina belarra asko maite dute. Baita sexua ere. Gertaera gordin baten ondoren, etxe bakarti batera jo dute laguntza eske. Baina, bertan, haragi gaztea oso gustuko duen familia kanibal bat bizi da. Lazgarrien artean lazgarriena etxeko txikia da. Aurpegian giza-larruz egindako maskara bat, eta eskuetan moto-zerra izugarri bat daraman munstro beldurgarria. Leatherface psikopata arriskutsua, alegia. Nispelek Tobe Hopperren kultuko filmaren remake heterodoxo samarra egin du, egia esan. Pertsonaia eta egoera berriak gaineratu ditu, baina jatorrizko filmaren beldur psikologikoari eutsiz hein handi batean; eta gore merkean erori gabe. Bitxia da, baina Daniel Pearl da argazki zuzendaria. Jatorrizko filmaren argazki zuzendari berbera. Baina, kasu honetan, haren lana oso bestelakoa izan zen. Argazkia oso zaindua baitago, eta filmaren estetika ere gotikoagoa da. Ez da beldurrezko film bikaina. Baina oso duina da. Eta, hori, gaur egungo beldurrezko zineman ez da gauerdiko ahuntzaren eztula. Beldurraren maitaleak aseko ditu.