The Terminal (La terminal / Le terminal) **

The Terminal (La terminal / Le terminal) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-terminal-la-terminal--le-terminal/@@download/image/44p48-2.jpg
2004/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Steven Spielberg. Aktoreak: Tom Hanks, Catherine Zeta-Jones, Diego Luna, Chi McBride. Generoa: komedia erromantikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 128 minutu.  
44.zenbakia
The Terminal (La terminal / Le terminal)   **
Europaren bihotza kiskaltzen ari den gerra gordinetik ihesi dator Viktor Navorski; Amerikan bizitza berri bat hasteko itxaropenez. New Yorkeko aireportura iritsi eta gutxira, baina, bere herrialde txikia desagertu egingo da gerraren eraginez. Ondorioz, bere pasaportea eta daramatzan gainerako agiriak ez dira baliozkoak. Ez du aberririk, ezta AEBetan sartzeko baimenik ere. Hortaz, aireportuko terminala hartu du aterpe. Bertan, adiskidetasuna, lana eta maitasuna ere aurkituko ditu. Steven Spielberg maisuaren komedia erromantiko erdipurdikoa da.