The Taylor of Panama (El sastre de Panama / Le tailleur de Panama) ***

The Taylor of Panama (El sastre de Panama / Le tailleur de Panama) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-taylor-of-panama-el-sastre-de-panama--le-tailleur-de-panama/@@download/image/9p40-2.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: John Boorman. Aktoreak: Pierce Brosnan, Geoffrey Rush, Jamie Lee Curtis. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB / Irlanda. Urtea: 2001. Iraupena: 109 minutu.  
Point Black maisulanaren egileak John Le Carre idazlearen eleberri ezagun baten egokitzapena dakarkigu. Zerbitzu sekretu britaniarrek Andy Osnard espioi maltzur eta gonazalea Panamara bidali dute ezkutuko mandatu batekin. Bertan, Harry Pendel izeneko jostun bitxia ezagutu, eta britaniarrentzat espioitza lana egiteko proposatuko dio. Harry, ordea, ez da dirudiena. Maitasunaren, suspensearen eta ironiaren bidegurutze da Boorman interesgarriaren thriller txukuna.