The Slaughter

Aitaren pausoak jarraitzen dituzten hamaika musikariri Richie Cavalera gehitu zaie. Sepultura eta Soulfly taldeen backstagetan hazitako musikari honek aitaren indarrarekin abesten du, gainontzeko taldekideek apaindurarik gabeko metala jotzen duten bitartean. Incite, baina, gertuago dago Machine Head edo Chimairatik Max-en musikatik baino. Diskoaren soinu bortitza lortzeko, produkzio lanetan Logan Mader-en laguntza ordainezina izan dute. Panoramari ekarpen berririk egin gabe ere, azken emaitza erakargarria da. Nolako egurra, halako ezpala.