The Shining

James Yancey munduratu zen, baina Jay Dee izenez egin zen ezagun hip-hop munduan. 1974an jaio zen, eta gaixotasun arraro batek eraman du aurten. J. Dilla ezizena hartu zuen 2001ean, eta azken urteotan rap musikan entzun ahal izan ditugun ekoizpen dotoreenak landu zituen. Oraintsu kaleratutako disko honetan, azken hilabeteetan prestatu zituen kantu berriak entzun ditzakezue, eta, bere ahotsaz gain, Common, Busta Rhymes, Madlib eta berarekin lan egin zuten beste rap abeslarien eztarriak daude. Guztia, maisuki aukeratutako soul gozokiekin gozatuta. Egungo rap komertzialarekin aspertuta gaudenontzat, aproposa.