The Shadow Line

The Shadow Line https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-shadow-line/@@download/image/telesaila_03_1455268043.jpg
2016/02/15
erreportajea
TESTUA: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre
Hilketa bat. Polizia eta kriminalak, bi alderdi, bi ikuspegi.


Urtea:
2011.
Sortzailea: Hugo Blick.
Herrialdea: Britainia Handia.
Denboraldiak: Bat.
Atal kopurua: 60 minutuko zazpi atal.



ZERGATIK IKUSI 
Noir generoa puri-purian, biraketaz josia eta interpretazio zoragarriz elikatua. Eta garrantzitsuena, ikuslea pertsona inteligentetzat hartzen du, irudiaren indarra elkarrizketa hutsen aurrean aldarrikatuz.
The Wire bikainaren antzeko sustraietatik elikatzen da, estilo bisual eta dramatiko iluna du, krimen urbanoaren ukituak galdu gabe.
• Zazpi atal nahikoa ditu istorioa modu erakargarri, dramatiko, aztoratzaile, frenetiko eta  gordinean kontatzeko.
• Hontz baten begirada izan beharko duzu elkarrizketa eta azpi-trama korapilatsu guztietan murgiltzeko.
• Sortzaileen artean, gertutik jarraitu beharreko izen bat ageri da: Hugo Blick. Hainbat telesail interesgarriren gidoilari eta zuzendaria da, The Honourable Woman bikaina tartean.

A BINGE WATCHING 
Kontuan izanik zazpi atal direla, behar bezala gozatzeko hobe egunean gehienez bi atal ikustea.

BITXIKERIAK
• 2012an, BAFTA TV sarietan, bigarren mailako aktore onenaren izendapena jaso zuen Stephen Reak.
• Irekiera tituluetan entzuten den abesti zoragarria Emily Barker eta The Red Clay Haloren Pause da.
• Lehen atala Londresko Piccadillyn kokatua dagoen BAFTA’s Princess Anne antzokian estreinatu zuten 2011ko apirilaren 12an. Bertan, Hugo Blick sortzailea eta Christopher Eccleston aktorearekin solasaldia izan zuten ikusleek.

GUSTUKO BADUZU, EZ GALDU
The Wire (2002-2008).
Inside Men (2012).
The Honourable Woman (2014).
Happy Valley (2014-…).