The Secret Life of Walter Mitty

James Thurberren ipuinean oinarrituta 1947an Norman Z. McLeodek egin zuen filmaren remakea. Bizitza aspergarri samarra du Life aldizkariko langile den Walter Mittyk. Lankide bat konkistatzeko asmoz, irudimenari ateak zabaltzen dizkionean baina, munduan zehar bidaiatu eta inoiz imajinatuko ez zituen abenturak biziko ditu. Zuzendaritza artistiko ederra duen komedia.