The Scorpion King (El rey Escorpion / Le roi Scorpion) **

The Scorpion King (El rey Escorpion / Le roi Scorpion) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-scorpion-king-el-rey-escorpion--le-roi-scorpion/@@download/image/19p44-6.jpg
2002/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Chuck Russell. Aktoreak: 'The Rock' Dwayne Johnson, Steven Brand, Kelly Hu. Generoa: abentura. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 92 minutu.   
19.zenbakia
The Scorpion King (El rey Escorpion / Le roi Scorpion)   **
Stephen Sommers zinema artisauaren The Mummy Returns ikusgarriko Eskorpioi Erregea da film honetako protagonista. Takmet tirano krudelak Gomorra hiriaren inguruan bizi diren tribu nomada guztiak akabatzeko agindua eman du. Mehatxu horren aurrean, tribu guztiak elkartu eta Mathayus izeneko soldatapeko hiltzaile beldurgarria kontratatu dute. Borrokarik ankerrenean heroi bilakatuko da Mathayus. Ondoren, Egiptoko lehen faraoia izango da. Abenturazko zinema arina maite dutenentzat, bereziki.