The Road

Cormac McCarthy idazlearen eleberri zirraragarriaren zinema egokitzapen aparta da, zinez. Hondamendi lazgarri batek erraustu du mundua. Planeta mortuaren bidexka kiskalietan barrena esperantza galduaren bila dabil gizon bat. Semetxoa du alboan. Itsasertzera iritsi nahi dute. Itxaropena bertan ezkutatzen dela uste baitu aitak. Arriskuaren itzala saihestezina da, ostera. Zientzia-fikziozko drama ospel bezain hunkigarria da. Ezinbestekoa.