The Ring 2 (La señal 2 / Le cercle 2) **

Seattle atzean utzi, eta AEBetako herrixka urrun eta bakarti batera joan da bizitzera semetxoarekin Rachel gaztea. Hantxe, lana aurkitu du kazeta batean. Baita zoriona ere. Baina, handik gutxira, hilketa lazgarri bat jazoko da Ashville baketsuan. Ez da bakarra izango, gainera. Pixkanaka-pixkanaka, hilketak ugarituz joango dira, eta guztia bideo-zinta madarikatu baten erruz gertatzen ari dela zabaltzen hasiko da herrian. Hilketa horien atzean Samantharen mamua dagoela susmatzen hasia da Rachel. Nakatak Hollywooden errodatutako lehen filmak ez du beldurraren maisu japoniarraren aurreko lanen distirarik.