The Poseidon Adventure (Poseidon) **

Ronald Neame eta Irwin Allen zinemagileek 70eko hamarkadaren hasieran
errodatutako klasikoaren remake kaskarra
dakarkigu The Perfect Storm
txukunaren egileak. Olatu erraldoi batek Poseidon luxuzko transatlantikoa
bete-betean jo eta irauli du. Ondorioz, ehunka lagun ontziaren dantzalekuan
harrapatuta daude. Kapitainak bertan erreskate-taldeen zain geratzeko esan dien
arren, bidaiari talde bat irteera bilatzen hasiko da. Filma aspergarria da eta
gidoia elkarrizketa hutsal eta egoera errepikakorrez josita dago. Horrez
gainera, pertsonaiak ere lau-lauak dira. Petersenek, esku artean duen zaramaz
jabetuta, efektu bereziak darabiltza filma ikusgarri egiteko. Ahalegin hori ez
da aski pelikula duintzeko, ordea.