The Passion of the Christ **

The Passion of the Christ ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-passion-of-the-christ/@@download/image/39p52-6.jpg
2004/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Mel Gibson. Aktoreak: James Caviezel, Maia Morgestern, Monica Belluci, Matia Sbragia. Generoa: drama historikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 127 minutu. 
39.zenbakia
The Passion of the Christ   **
Azken urteotako zinema ekoizpenik polemikoena da The Passion of the Christ, ezbairik gabe. Testamentu Berriaren irakurketa ultrakatolikoa egiten du bertan Mel Gibson australiarrak. Urrutira joan gabe, juduek antisemitatzat jo zuten filma. Vatikanoak, ordea, aintzat hartu zuen. Opus-ek, zer esanik ez. Testamentu Berria oinarri hartuta, Nazareteko Jesusen bizitzaren azken hamabi orduak islatzen ditu filmean Braveheart arrakastatsuaren egileak. Eszenak oso-oso gordinak dira. Oso odoltsuak. Bortizki kolpatu, torturatu eta gurutzifikatu egiten baitute Nazareteko Jesus filmean. Eta, irudiak, gainera, oso esplizituak dira. Torturatua denean, esate baterako, sorbaldako azalik gehiena galtzen du Jesusek. Arameraz, hebreeraz eta latinez errodatua izan zen filma, eta James Horner konpositoreak jarri zion musika Jesusen pasioari. Filmaren kalitateari dagokionez, iritzi kontrajarriak daude. Laudatua bezain laidoztua izan baita. Kalitate artistikoa baino gehiago, faktore erlijioso eta ideologikoak erabili dira pelikula epaitzeko, ostera. Hasiera aparta badu ere, pelikula aurrera doan neurrian melodrama gore bilakatzen da istorioa. Lastima.