“The outernational Sound”

“The outernational Sound” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-outernational-sound/@@download/image/47p8-1.jpg
2004/12/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Thievery Corporation
47.zenbakia
Urtero, hainbat disko jartzaileren bildumak kaleratzen dituzte. Disko horietan, logikoa denez, denetatik izaten da: entzulearen harridura bilatzen duten erritmo nahasketak, erritmo klasikoak, dantzagarriak, lasaiak… Ia gustu eta kolore guztietakoak. Thievery Corporation-eko Rob Garza-k eta Eric Hilton-ek egindako bildumek ezaugarri komuna dute: dotorezia. "Lounge" delako musikaren aitzindari, 60ko eta 70eko hamarkadetako doinuak gaur egun egindakoekin tartekatuz, musikaren edertasuna bilatzen dute.