The Others (Los otros / Les autres) ****

Bigarren Mundu Gerra amaitu den arren, Grace ilunaren senarra ez da etxera itzuli. Emakumeak, ordea, haren etorreraren zain jarraitzen du. Jersey uharteko jauregi txiki batean isolaturik bizi da Grace. Bakardadean. Iluntzan. Semea eta alaba arau erlijioso zurrunak erabiliz hezi ditu. Batak zein besteak gaixotasun estrainioa dute. Ezin dituzte eguzkiaren izpiak zuzenean jaso, eta iluntasunean bizitzera kondenatuta daude. Hortaz, argia saihesteko asmoz, ate bat ireki aitzin aurrekoa ixteko agindu die etxeko zerbitzari berriei Gracek. Beldurrezko film iradokitzailea da. Amenabarren pelikularik onenetakoa, zalantzarik gabe.