The New World (El Nuevo Mundo / Le Nouveau Monde) ****

The New World (El Nuevo Mundo / Le Nouveau Monde) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-new-world-el-nuevo-mundo--le-nouveau-monde/@@download/image/filmak60.jpg
2006/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Terrence Malick. Aktoreak: Colin Farrell, Q’Orianka Kilcher, Christian Bale, Christopher Plummer. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005. Iraupena: 149 minutu. 
60.zenbakia
Ziurrenik, jardunean dagoen zinemagilerik patxadatsuena da Terrence Malick; 33 urtetan lau pelikula baino ez baititu filmatu. Eta, beharbada, lasaitasun horregatik edo, orain arteko guztiak maisulanak izan dira. Kasu honetan, Pocahontas eta John Smithen kondaira oinarri hartu du Malickek. XVII. mendearen hasieran, bi munduk egin zuten talka gaur egungo Ameriketako Estatu Batuetako lurraldeetan: jatorrizko herriena eta iritsi berriak ziren europarrena. Topaketa liskartsu hartatik maitasun istorio bat sortu zen. Baina John Smith konkistatzailearen eta Pocahontas printzesa indiarraren ezinezko maitasun istorio saminaz baino areago, galdutako arimaren malenkoniaz dihardu Malickek film eder honetan. Maitaleen bihotz apurtuez eraikitako olerki lirikoa da The New World; sentimenduak zauritzen dituen larrosa arantzatsua. Inperfektua den arren, liluragarria da.