“The Mistrel Show”

“The Mistrel Show” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-mistrel-show/@@download/image/63p14-2.jpg
2006/05/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Little Brother
63.zenbakia
80ko hamarkada amaieran rap musika ezagutu genuenetik, estilo horren zaletu amorratuak izan gara. Garapen naturaletik sortutako musika da rapa; xumea eta zuzena, edonoren eskura dagoen tresna. Azken urteotan, ordea, komertzialtasunaren munstroak irentsi du, eta hasieran izan zezakeen naturaltasun eta freskotasuna galdu du (jaioterrian, behintzat). Komunikabide masiboetan aurkezten dizkiguten aurpegi gogorrek aspertu egiten gaituzte; kate ekoizpenean sortutako itxura eta erritmo kalkatuak dira. Gutxi dira, kate gris horren eremua gainditu, eta bestelako kolorea bilatzen dutenak. Little Brother hirukoteak, ezer berririk asmatu gabe, argia eta kolorea ematen dio grisari.