The man and his music ***

Byron Lee eta bere taldekideak izan ziren jamaikar musika nazioartean ezagun egin zuten lehenak. 60ko hamarkada hasieran independentzia lortzearekin batera jaio berria zen ska musika irlatik kanpo atera zuten. Bilduma bikoitz honetan taldeak urtetan izandako garapena azter daiteke eta, era berean, ska eta rocksteady doinuekin batera, reggaetonaren aitzindaria kontsideratu daitekeen soca erritmo komertziala nola landu duten ikus daiteke. Bitxikeri gisa, Gasteizko Potato taldearen Miguelin el Cashero eta Jamaika ska arrakastatsuen inspirazio iturria ezagutzeko aukera emango digu.