The Machinist (El maquinista) ***

Faktoria gris batean egiten du lan Trevor Reznik gazteak. Loezinak akiturik dago, eta hezurretan geratu da. Egun batean, istripu lazgarri bat gertatuko da fabrikan eta Trevorri egotziko diote errua. Bat-batean, lankideek hil egin nahi dutela ohartuko da mutila. Edo hori uste du, behintzat. Baina lankideak bere aurka konspiratzen ari dira ala erotzen hasia da?
Session 9 filmaren egileak suspensez zipriztindutako thriller psikologiko ilun eta irudimentsua dakarkigu. Pelikula txukuna da.