The Life of David Gale (La vida de David Gale / La vie de David Gale) **

Texasko unibertsitate batean ari da irakasle David Gale jatorra. Horrezaz gain, heriotza zigorraren aurkako ekintzaile sutsua ere bada. Egun batean, adiskide bat bortxatu eta erail izanagatik heriotza zigorra ezarriko diote. Gale errugabea dela dioen arren, ez dirudi heriotzaren atzaparretatik ihes egiteko aukerarik izango duenik. Bitsey Bloom kazetari gaztea kasua ikertzen hasi, eta egia harrigarriarekin egingo du topo supituki. Midnight Express laudatuaren egileak heriotza zigorrari buruz gogoeta egiten du film eskas honetan. Drama erdipurdikoa da.