The Legend of Zelda: Spirit Tracks (NDS)

Link heroia abentura berri eta harrigarri batean murgilduko da; istorio berri bat, puzzle gehiago eta munduan zehar ibiltzeko beste garraio bat dakartza oraingoan. Link trenez mugituko da, eta aukera zabalagoa izango du egitekoak burutzeko. Bestalde, estilo artistikoa eta kontrolak The legend of Zelda: Phantom hourglass hartan ikusi genituen berberak dira.