The Jacket ***

The Jacket *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-jacket/@@download/image/56p62-2.jpg
2005/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: John Maybury. Aktoreak: Adrien Brody, Keira Nightley, Jennifer Jason Leigh, Daniel Craig. Generoa: thriller. Herrialdea: AEB / Alemania. Urtea: 2005. Iraupena: 103 minutu. 
56.zenbakia
The Jacket   ***
Amnesiak jotako militar bat da The Jacket filmeko protagonista. Golkoko Gerran bala zauria izan zuen buruan, eta jaioterrira itzuli da. Iritsi eta gutxira, polizia baten hilketa leporatuko diote, eta ospitale psikiatriko batera bidaliko dute.  Shock tratamendu gordin bat jasan ondoren, etorkizunera bidaiatzeko ahalmena bereganatuko du gazteak; baina etorkizunera egindako bidaia horietako batean hilko dutela ikusiko du. H. G. Wells idazleak denboran barrena txangoak irudikatu zituenetik, gaiarekin lotutako film asko egin da. Dena dela, horien guztien artean, bidaia zinematografiko interesgarrienak aspaldi samarrekoak dira: The Time Machine eta Time After Time, adibidez. Pelikulak generoari ekarpen handirik egiten ez dion arren, thriller entretenigarria da.