The Interpreter (La interprete / LInterprete) **

Nazio Batuen Erakundean itzultzaile egiten du lan Silvia Broomek. Lantokian, elkarrizketa bat entzun du. Elkarrizketaren edukia kezkatzeko modukoa da. Afrikako mandatari bat hiltzeko asmoz baitabil norbait. Silvia jakinaren gainean dela konturatuko dira laister hiltzaileak, eta emakumea akabatu nahi izango dute. Arriskuan dela ikusita, Tobin Keller poliziaren babesa jasoko du. Silviak ez duela egia osoa kontatu eta zerbait ezkutatzen duela uste du, ordea, Kellerrek. Itzultzaile eder eta misteriotsuaren iragana iluna da, egiazki. Thriller politiko entretenigarria atondu du Sydney Pollack beteranoak. Azken orduerdiko moralismo merkeak, ostera, pelikulari kalte handia egiten dio.