The International

Tom Tykwer zuzendariak alde batera utzi ditu garai bateko esperimentuak: bere azken filmeetan, ez dugu Heaven (2002) eta Lola rennt (1998) ariketa arriskutsuen espiritua arnastu. Orain, gaurkotasun handiko gai batekin datorkigu: Interpoleko agente batek eta Manhattango polizia batek auzitegietara eraman nahi dute banketxe boteretsu bat. Gobernuak astindu, armak saldu eta erosi, denetik egiten dute bankari maitagarriek. Bikote protagonista? Clive Owen eta Naomi Watts.