The Hobbit, Gabonetako opari

The Hobbit, Gabonetako opari https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-hobbit-gabonetako-opari/@@download/image/2011273065Peter_Jackson.jpg
2012/12/13
berria
Hamaika zurrumurru eta atzerapenen ostean, Peter Jackson hilabete honetan hasiko da The Hobbit errodatzen. Azkenean Martin Freemanek (Love Actually, 2003) gorpuztuko du Bilbo Baggins eta The Lord of the Rings trilogian lan egindako hainbat aktorek euren pertsonaiak berreskuratuko dituzte. Hala, ziurtatuta daude Ian McKellen (Gandalf), Andy Serkis (Gollum), Cate Blanchet (Galadriel) eta Elijah Wood (Frodo Baggins). Bi filmetan banatuko da eleberria eta lehenengo zatia 2012ko gabonetan estreinatzea aurreikusten da.