The harrowing of the north

The harrowing of the north https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-harrowing-of-the-north/@@download/image/wiht_the_harrow_1359548546.jpg
2013/02/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Wiht
137.zenbakia
The harrowing of the north
Proposamen berezi bezain interesgarria. Ingalaterrako Erdi Aro korapilatsuko gertaera beltzenetako bati jarritako soinu banda, ez gutxiago. William Konkistatzaileak X. mendean Ingalaterra iparraldean gidatu zituen zortzi sarraskietan inspiraturiko zortzi mugimenduz osaturiko hogei minutuko abesti instrumentala daukagu hasteko. Bigarren eta azken kantek ere gai bera jorratzen dute ordu laurdenean zehar, baina beste ikuspuntu batetik. Biak ala biak instrumentalak dira, doom kutsukoak eta, beren sinpletasunean, mugimendutan aberatsak. Hasieran astuna dirudi. Murgiltzea lortzen badugu, gozatu ederrak hartuko ditugu.