The Good German (El buen aleman / L’ami allemand) ***

The Good German (El buen aleman / L’ami allemand) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-good-german-el-buen-aleman--lami-allemand/@@download/image/72thegod.jpg
2007/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Steven Soderbergh. Aktoreak: George Clooney, Cate Blanchett, Tobey Maguire. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 105 minutu
72.zenbakia
The Good German (El buen aleman / L’ami allemand) ***
II. Mundu Gerra amaitzear da. Berlindik gertu, Postdam-en, Harry Truman, Winston Churchill eta Josef Stalin biltzekoak dira. Jake Geismer kazetari estatubatuarra Berlinera itzuli da bilera garrantzitsu horren berri emateko. Alemaniako hiriburuan, baina, Lena maitale ohiarekin zerikusia duen afera ilun batekin egingo du topo. Kritikak egurtu duen arren, film ausart eta interesgarria da. Zientzialari naziak ezkutatu eta bere altzoan hartu zituen demokrazia estatubatuarraren alde ustela agerian uzten baitu. Irudiak Casablanca, The Third Man eta Germania anno zero maisulanen adabakiz ehunduak daude, baina hori ez da larriena inolaz. Gidoi ahul eta nahasi baten erruz pasioa kutsatzeko gai ez diren aktoreek hondoratzen dute filma.