The Fountain (La fuente de la vida) **

The Fountain (La fuente de la vida) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-fountain-la-fuente-de-la-vida/@@download/image/73Thefountain.jpg
2007/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Darren Aronofsky. Aktoreak: Hugh Jackman, Rachel Weisz, Ellen Burstyn, Sean Patrick Thomas. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 96 minutu. 
73.zenbakia
Requiem for a Dream zirraragarriaren egileak bizitzaz eta heriotzaz egiten du gogoeta pelikula bitxi honetan. Izzyk, Tom medikuaren emazte gazteak, minbizia du eta itzaltzen ari da apurka-apurka. Heriotzari xake partida irabaztea ezinezkoa den arren, Tomek ez du etsi nahi. Hala, medikuak bi bidaia egingo ditu denboraren barna. Bata, XVI. mendeko Espainiara. Eta, bestea, etorkizun urrunera. Bidaia horietan bizitzaren arbola aurkitzea du helburu. Izan ere, arbola horren izerdiak betiereko bizitza ematen du. Abiapuntua interesgarria bada ere, hutsalkeriaren zurrunbiloan galtzen da Darren Aronofsky. Gainera, transzendentala izan nahi horretan, filma irrigarri egiten da sarri. Pelikulatxo sasilustratu, hantuste eta azalekoa oso.