The Ethernal Light of the Unconscious Mind

The Ethernal Light of the Unconscious Mind https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-ethernal-light-of-the-unconscious-mind/@@download/image/nami_1389193398.jpg
2014/01/10
kritika
Testua: Haize Galarraga
Nami
147.zenbakia
Duela pare bat urte atera zuten lehen diskoarekin zur eta lur laga bagintuzten, bigarren lan honekin maila bat gorago igo direla frogatu dute. Andorrako talde gazteak aurretik egindako lanaren bitartez lortutako baliabideak erabili ditu The Ocean taldeko Loïc Rosettiren kolaborazio bat sartzeko edota grabaketa Suediako estudio entzutetsu batean egiteko. The Ocean alemaniarren kutsua hartzea arraroa izango ez litzatekeen arren, Namik bere bideak irekitzen darrai post-metal eta metal progresiboaren itsasoetan murgildurik. Lan guztian zehar jorratzen diren ingurune guztiek arrastoa uzten dute, indarrean eta melodian irabazi duen Roger Andreu abeslariaren ahots bikainaren laguntzarekin. Behin eta berriz entzutera zaramatzan diskoa.