“The Eclipse of 1453” ****

“The Eclipse of 1453” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-eclipse-of-1453/@@download/image/DAILY_VOID_The_Eclipse_of_1453.jpg
2010/06/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Daily Void
108.zenbakia
“The Eclipse of 1453” ****
Ameriketako Estatu Batuetako garage-punk-noise eremuko eszena undergrounda harrobi amaiezina da. Izan ere, musika aldizkari ofizialetan sekula agertuko ez diren izen ipurterrez josita dago, tartean, Chicagoko Daily Void –Functional Blackouts taldeko musikari ohiak– . Taldearen ibilbidea ikaragarria iruditzen zait. Kutsu gotikoa duen punk-rock zikin eta iluna jotzen du. Ingalaterrako Rudimentary Peni edo Crass taldeak aipatzen dira euren eraginen artean. Sei kantako EP honetan gitarra zikinak, erritmo obsesiboak eta letra apokaliptikoak biltzen dira. Diskoen azaletan erakusten duten zuri-beltzezko diseinu dadaistek ezin hobeto islatzen dute taldearen soinua.