The Early Years 1977-1983 *****

Community Library zigiluak Units AEBetako 70eko hamarkadako synth-punk taldearen lehendabiziko kantak biltzen dituen binilo antologikoa argitaratu berri du. Etxe berak argitaraturiko CDa ere badago, taldearen diskografia osoa biltzen duena. Biniloann, ordea, taldekideek aukeraturiko kantak soilik daude. Bederatzi doinuak Epic konpainia handiarekin sinatu baino aurretikoak dira. Hain pieza gutxi hautatu izanak, gainera, badu abantailarik: biniloa ozenago eta argiago entzuten da. Eta musika zer? Azalean argi dio: fuck the guitars, all synthesizer. DEVO, Screamers eta antzeko techno-punk koadrila artyak maite dituen punk heterodoxo orok eskuratu beharreko artefaktu gozagarria da.