The Da Vinci Code (El codigo Da Vinci / Da Vinci code) **

Azken urteotako best seller arrakastatsuenean oinarriturik dago The Da Vinci Code filma, eta nobelak
bezalaxe, akzioa eta historiaren misterioak uztartzen ditu. Louvre museoko
kontserbatzailea hilik aurkitu dute. Eraila izan aurretik, ordea, hilketaren
lekuan hainbat pista utzi ditu gizonak. Haren iloba kriptologoa eta Robert
Langdon sinbologia aditu estatubatuarra misterioa argitzen ahaleginduko dira.
Antza, kristautasunaren oinarriak iraul ditzakeen sekretu bat ezkutatzen da
hilketa horren atzean. Ikerketak arrisku bizian jarriko du bikotea. Opus Dei
sektak bereak eta bi egingo baititu sekretua zabal ez dadin. Kimikarik ez dago Tom
Hanks eta Audrey Tatouren artean. Thriller
ustel eta aspergarria da oso.