The Colour and the Shape

Seattleko boskoteak zortzigarren diskoaren grabaketa lanak amaitu ditu, eta kaleratze data jarri dute jada: 2015eko udaberria. Argitarapenaz gain, HBO katean grabaketari buruzko erreportaje multzoa ere emango dute amerikarrek. Diskoa heldu bitartean, taldeak orain arte egindakoa errepasatzea besterik ez zaigu geratzen. The Colour and the Shape Dave Grohlek bandarekin grabatu zuen lehen lana dugu, Foo Fighters izeneko lehen diskoa berak bakarrik, Barrett Jonesen laguntzarekin, grabatu baitzuen. Rock onaren maitaleentzat egindako albuma.