The Bones of What You Belive

The Bones of What You Belive https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-bones-of-what-you-belive/@@download/image/chvrches_1382628032.jpg
2013/11/04
kritika
Testua: Leire Palacios
CHVRCHES
145.zenbakia
The Bones of What You Belive
Elkarrekin jotzen pare bat urte daraman Glasgoweko hirukoteak synthpop-a egiten du. Kontrakoa pentsa daitekeen arren, taldearen izenak erlijioarekin baino, letren orden estetiko eta sonoritatearen cool-tasunarekin du lotura. Estreineko diskoak betean eman du; erritmoaren espiralean nahitaez sartzen zaitu, batzutan karrankaria da, beste zenbaitetan soinu gozoak ematen ditu, baina hortan datza xarma. Elektronikaren fededunek Lies lehenengo single-a laudatu zuten, eta berdina gertatu zen The Mother We Share kantarekin. Gainera, osagai bereizlea dute, Lauren Mayberryren ahots singularrak ez baitu inor indiferente uzten; maite edo gorroto egiten da.