The 2nd Law

Absolution (A&E; Records, 2003) argitaratu zutenean ezagutu nuen hirukote britaniar hau, nahiz eta aurretik beste bi disko kalean izan. The Second Law lana aurkeztu zuten irailean, orain arteko borobilena nire ustez. Beharbada Nero banda Follow Me abestiaren ekoizpenean parte hartzera gonbidatu izanagatik edota Dubstep eta orkestra baten uztartzea ahalbidetu izanagatik da emaitza hain ona. Ez da estilorik gailentzen, agian Musen diskorik indartsuena da zentzu horretan, abesti bakoitza, bere estiloan, oso zaindua baita sinte eta egitura aldetik.