The 25th Hour (La ultima noche / La 25eme heure) *****

The 25th Hour (La ultima noche / La 25eme heure) ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-25th-hour-la-ultima-noche--la-25eme-heure/@@download/image/28p44-2.jpg
2003/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Spike Lee. Aktoreak: Edward Norton, Barry Pepper, Anna Paquin, Rosario Dawson. Generoa: drama / thriller. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 134 minutu.  
28.zenbakia
The 25th Hour (La ultima noche / La 25eme heure)   *****
David Benioff idazlearen eleberririk ezagunena oinarri harturik, drama fina filmatu zuen Spike Lee matxinoak. Zazpi urteko kartzela zigorra jaso du Monty gazteak droga trafikatzaile gisa aritu izanagatik. Kartzelan sartu aurreko 24 orduak neska-lagunarekin, aitarekin eta bere bi adiskide onenekin igaroko ditu. Tarte horretan, ordura arte izandako bizitza du gogoetagai Montyk. Aktore talde paregabea bildu du Spike Leek film iradokitzaile honetan, zinez. Besteak beste, Edward Norton, Rosario Dawson eta Philiph Seymour Hoffman. Dorre Bikien aurkako atentatuak newyorktarren ariman utzitako zauriak argi islatzen dira istorioaren atmosfera saminean. Thriller aparta da. Spike Lee-ren pelikularik onena, duda izpirik gabe.