Thanks To Losers

Thanks To Losers https://www.gaztezulo.eus/albisteak/thanks-to-losers/@@download/image/thanks_to_loser_1398775474.jpg
2014/05/05
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Winners
151.zenbakia
Thanks To Losers
Ezin esan hasiberriez ari garela. Eta ezin esan, era berean, musika honen zale amorratua naizenik. Baina gauzak ondo egin direnean, aitortza merezi dute; eta Donostiako boskote honen azken lanak argi utzi du disko borobil bat egiteko gai direla. Winners Adrenalized, Krilin edo Vomito bezalako taldeetako kideek grabatu dute, eta labetik atera berria dela esan genezake, martxoan kaleratu baitzuten diskoa. Yaw taldeko Gartxot eta Adrenalizedeko Ander Xabierren kolaborazioak izan dituzte autoekoitzitako lanean; nahasketa eta mastering-a, berriz, Adrenalizedeko Loloren eskutik joan da. Tupa tutupa eta tupa tutupa gehiago, arren!