Texasko abortoak

Texasko abortoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/texasko-abortoak/@@download/image/2012217707texas_mundua.jpg
2012/12/13
berria
Texasko abortoak
Texasko emakumeak, abortatu aurretik, fetuaren irudia ikusi eta bihotzeko taupadak entzutera behartuta daude. Hala dio bertako legeak, eta halaxe berretsi du Texaseko Apelazio Auzitegiak. Derrigorrezkoa da, ez aukera bat. Salbuespen bakarrak bortxaketa, intzestu eta umekiek arazoak dituzten kasuetan egiten dira. Hainbat emakumek, ordea, salaketa jarri dute, adierazpen askatasunaren eta informatzeko eskubidearen aurkakotzat jo dutelako legea. Konstituzioak ez adierazteko eta ez informatzeko aukera ere barnebiltzen dituela gogoratu dute, eta haiek horietaz baliatu nahi dutela.