Ternuan euskaraz

Ternuan euskaraz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ternuan-euskaraz/@@download/image/24p16-2.jpg
2012/12/13
berria
Ternuan euskaraz
Euskal Herriko arrantzaleak aspaldi hasi ziren Ternua aldera baleetara joaten. Horregatik ez da harritzekoa bertako zenbait tokik euskal izenak izatea. St. Pierre et Miquelon Ternuan dago eta Frantziaren kolonia zaharrena da. Irla honi “ile aux basques” (euskaldunen irla) esaten dio 1612ko mapa batek. Gaur egun St. Pierre et Miquelon-go biztanleetako asko euskaldunen –lapurtarrak gehienak- ondorengoak dira: Detcheverry, Delizarraga, Arrosamena, Albistur, Urtizberea… Mende luzez euskara entzun zen bazterrotan, baina hala ere, XIX mende bukaera aldera gure hizkuntza galdu zen Ameriketako irla honetan. St. Pierre et Miquelon-go banderan ikurrina ageri da. Interneten gai honi buruzko informazioa euskaraz jasotzeko aukera duzue (www.st-pierre-et-miquelon.com/euzkadi).