Terminator-en gaztaroa

Terminator-en gaztaroa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/terminatoren-gaztaroa/@@download/image/20116302422Paul_Walker.jpg
2012/12/13
berria
Terminator-en gaztaroa
Frankiziako bosgarren filma izango dena prestatzen hasia da Justin Lin zuzendaria. Antza denez, Star Trekekin J. J. Abrahamsek egindako bidetik, jatorrizko pertsonaia nagusien gaztarora joko du filmak. Gauzak horrela, James Cameronek zuzendu zuen lehen filmean John Connorren aita zen Reese Kyle izango da protagonista, eta ziurrenik, Paul Walker aktoreak gorpuztuko du. Hori bai, Schwarzenegger filmean izango da, eta ondorioz, errodajea momentuz atzeratu egingo da, Governatorrek jada emazte ohia denarekin dituen arazoak konpondu arte.