Terminator: Salvation

Hemen da Terminator sagako laugarren zatia. Baina aurreko filmetan ez bezala, oraingoan ez da Arnold Schwarzenegger gihartsua ageri, Kaliforniako gobernadoreak nahikoa lan duelako inguru hartako gay eta lesbianen arteko ezkontzen kontra egiten. Dena den, beste gimnasio gizon bat aukeratu dute protagonista lanetarako: Christian Bale. 2018 urtean gara, Apokalipsiaren ondoren. Bale jaunari egokituko zaio gizateria salbatzea. Lotu gerrikoa!