Tenpesta

Tenpesta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tenpesta/@@download/image/tenpesta_1389193809.jpg
2014/01/10
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Joseba B. Lenoir
147.zenbakia
2013ko martxo aldera Instroak Vol.2 bigarren lana kaleratu zuen Joseba Baleztena beratarrak. Sexty Sexersekin urtetan ibili eta gero, 2011n komikien soinu bandak egiten hasi zen kklrd proiekturako Joseviskyrekin batera, eta geroztik ez du atsedenik izan. Izaki Gardenak edota Sumisión City Blues taldeetan ikusi ahal izan dugu, eta oraingoan Tenpesta (2013) lanarekin datorkigu. Bartzelona eta Sara artean grabatua izan da lan hau Iñigo Irazokiren eskutik, eta Felix Buff eta Aitor Goikoetxea bezalako musikarien kolaborazioa aipatzekoa da. Bere estilotik irten gabe, motz geratzen da nafarraren azken lan hau.