Tenisa eta janzkerak: polemika zerbitzatuta

Tenisa eta janzkerak: polemika zerbitzatuta Azken egunotan zer esan handia ematen ari da emakumeen janzkerak tenisean; polemikaren azken biktima Alizé Cornet jokalaria izan da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tenisa-eta-janzkerak-polemika-zerbitzatuta/@@download/image/4F7F088700000578-6110341-image-a-6_1535548453975.jpg
2018/08/31
berria
Azken egunotan zer esan handia ematen ari da emakumeen janzkerak tenisean; polemikaren azken biktima Alizé Cornet jokalaria izan da.
Tenisa eta janzkerak: polemika zerbitzatuta

Tenisean polemika handitzen doa; janzkera kodeen arauak ez dira berdinak emakume zein gizonentzat, eta lehenengoei zorrotz begiratzen dieten bitartean, bigarrenekin askoz ere malguago jokatzen dute. Hala, polemikaren azken biktima Alizé Cornet tenis jokalaria izan da.

Cornet US Openean jokatzen zebilen, kamiseta atzekoz aurrera jarrita zuela konturatu zenean. Bi aldiz pentsatu gabe, kendu eta zuzen jarri zuen. Epaileak baina, tenis jokalaria zigortzea erabaki zuen, janzkera kodeak apurtzeagatik. Cornet zur eta lur gelditu zen, eta ez da gutxiagorako; izan ere, mutilek behin eta berriro eranzten dute kamiseta jokoan. Azkenik, antolatzaileek barkamena eskatu dute.