Teleofobia: planak egin eta lagunekin gelditzeko beldurra

Teleofobia: planak egin eta lagunekin gelditzeko beldurra Konpromisoak mehatxu moduan ikusteak dituzte pertsona hauek bakartik bihurtuz, eta bizitzak dituen gauza onez gozatzeko ahalmena murriztuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/teleofobia-planak-egin-eta-lagunekin-gelditzeko-beldurra/@@download/image/fobias.jpg
2019/10/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Konpromisoak mehatxu moduan ikusteak dituzte pertsona hauek bakartik bihurtuz, eta bizitzak dituen gauza onez gozatzeko ahalmena murriztuz.
Teleofobia: planak egin eta lagunekin gelditzeko beldurra

Lagun batek bestea deitzen du eta iragartzen dio handik bi hilabetera bere hiritik pasako dela eta berarekin elkartzea gustatuko litzaiokeela asteburuan. Bi lagunak oso ongi konpontzen dira, eta argi dago albistea jaso duen laguna asko poztu dela. Erreakzioa ezberdina litzateke lagun horrek teleofobia izango balu, hau da, plan zehatzak egiteko beldurra. Hala balitz bere garuna gaizki sentitzen hasiko litzateke betebehar horrengatik eta egin lezakeen guztian pentsatuko luke. Lagunarekin ez geratzeko milaka arazo aurreikusiko lituzke: beharbada aldatu da eta jada ez da berdina izango, edo ez zaio gustatuko nire etxea. Gogoratuko luke ez dituztela gustu berdinak eta eztabaida txikiak irudikatuko ditu planak egiterako garaian. Teleofobia dun baten irudimenak ez du mugarik eta inozokeriaren batengatik euren laguntasuna amaituko denaren beldur izateraino iritsi liteke. Beraz, 48 orduz elkarrekin egotea ez da berarentzat erronka makala!

Teleofobia dun pertsonak gertaera honengatik sekulako antsietatea edukiko du eta horregatik aitzakiaren bat jarri dezake konpromisoa ezeztatzeko eta horrela, bera gertatuko dela ziur dagoen desastrea ekiditeko. Beraz, arazoa hau dutenek planetatik ihes egiten dute, norbaitekin gelditu behar dutela pentsatzeak berak sekulako ondoeza eragiten baitie.

Baina teleofobiak ez du soilik dimentsio sozialean eragiten, baita lan eremuan edo bizitza pertsonalean ere. Lan hobeago bat hautatzeko beldur horrek dakarren arduragatik, edo etxea erosi, umeak izan edota txakur bat adoptatu bezalako erabakiak hartzeko ezintasunagatik. Pertsona hauentzat etorkizun planifikatua amets gaiztoa da eta mehatxuz beteta dago. Horregatik, ohikoa gaixo hauen ahotatik orainaldia bizi direnaren ideia entzutea eta benetan existitzen den denbora orain dela esatea. Mindfulness metodo bat jarraitzen dutela dirudi, baina kasu honetan helburua ez da barne bakea eskuratzea, baizik eta beldurra uxatzea.

Teleofobiaren atzean dagoen antsietatea
Norbaitek esan zuen depresioa iragan gehiegizkoa dela eta antsietatea etorkizun gehiegizkoa. Psikologo batzuek diote teleofobia arazoa fobia bat baino nortasun baten zati dela, antsietateagatik nagusitasuna hartzen duena. Egun asko hitz egiten da orainean bizitzeaz, baina mundu guztiak aurreikusten ditu gauzak nolabait. Ezberdintasuna egiteko moduan dago: modu osasuntsuan egin dezakezu edo beldurrez. Teleofobia dutenek epe luzerako planak ekiditen dituzten sortzen dieten beldurragatik.

Nekearen gizartean, gure agendak topera ditugun honetan, erabat akituak iristen gara asteburuetara. Lehen dibertsio eta aisialdirako denbora zena, orain askorentzat atsedenerako denbora da, berriz ere datorren asteari indar betean ekiteko. Depresioa duen baten eta teleofobia duen baten arteko ezberdintasuna da lehengoak ezetz esango duela edozein proposameni, depresioagatik ez duelako ezertarako energiarik izango, eta bigarrenak aldiz, joan behar duenaren ideia hausnartzen jarriko da, horrek eragin diezaiokeen antsietateagatik.

Nahastea hau ez dago oraindik oso identifikatua, eta horregatik inor ez da terapiara joaten arazo honengatik. Gainera, teleofobia duena ez da gehiegi arduratzen, normalean bere bikote edo lagunak dira gehiago kexatzen direnak. Askotan, bere inguruko pertsonek positibotzat ikusten dituzte gainera, guztia kontrolatua eduki nahi dutenen aurkako aldean kokatzen baitira.

Jokabide hau antsietate edo nekeak bultzatzen badu ere normalean, planeatutako ez betetzeari edo norbere buruari huts egiteko beldurra edo egon daitezke honen atzean. Azken finean, planifikatzea arriskuak hartzea da eta badaude pertsonak huts egin baino nahiago dutenak ez ezer egin. Pertsona hauek gaizki kudeatzen duten frustrazioa eta autoestimu baxua dute.

Planak gorrotatzearen beste arrazoia aske sentitzearen ideiak ematen die. Hau da, inorekin ez konprometitzearenak eta azken momentuan hobekien datorkien aukera hautatzearen ideiak. Jokabide hau heldutasun gabeziarekin oso lotuta dago eta baita muturreko hedonismoarekin. Gizarte gero eta infantilagoan teknologia berriak alibi bikaina dira planak ez egiteko: “Joango gara hitz egiten whatsappetik”.

Gainera, bizi garen munduak nahaste hauek sortzen laguntzen du. Etengabeko ziurtasun faltak, bat-bateko aldaketak, albisteak, bizitzaren garestitzea... guzti honek ziurtasun gabezia arnastera garamatza egunero eta etorkizuna aurreikusi ezin daitekeen zerbait bezala hauteman dezakegu. Nahiz eta orainaldian bizita bizimodu osasuntsua eraman daitekeen, denok behar ditugu etorkizunera begira arau minimo batzuk, gero beteko ez badira ere. Paseatzera ateratzerakoan bezala da; zure buruan pentsatzen duzu nora joan zaitezkeen, gero bidean norabidez aldatzen baduzu ere aurretiaz pentsatua zenuen ibilbide bat. Bestela, besterik gabe bueltak ematen egongo zinateke.

Gakoa kezka hutsa kezka produktibotik ezberdintzea. Etorkizunetik kezkatzen gaituzten arazoen %95 gure irudimenak sortuak dira eta mundu errealean ez dira gertatzen. Zerbaitek kezkatzen gaituenean horri irtenbidea bilatzen saiatu behar dugu.

Azkenik, teleofobia pairatzen baduzu jakin, guztia gaizki aterako balitz ere, hau da, egindako planean gustura aurkitzen ez bazara ezetz esan dezakezu eta aitzakia bat jarriz bertatik alde egin dezakezu. Munduak biraka jarraituko du eta ez da ezer gertatuko.