Telefono gida erdal grafiaz

Gipuzkoako Gobernadore zibilak euskal grafia erabiltzea debekatu zuen 1937an. Izenetan abertzaletasunak mitifikatutako zeinu ortografiko jakin batzuk debekatzea agindu zuen: tx hizkia, esaterako. Ondorioz, garai hartako telefono gidako zenbait taberna eta etxeen izenak Etxe edo Txoko, esaterako erdal grafiaz idatzi behar izan zituzten.