Telazko poltsen erabiltzaile? Uste baino aztarna handiagoa eragiten duzu

Telazko poltsen erabiltzaile? Uste baino aztarna handiagoa eragiten duzu Plastikoa arazo larria da, baina baliteke hautatu dugun konponbidea oraindik ere okerragoa izatea... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telazko-boltsen-erabiltzaile-uste-baino-aztarna-handiagoa-eragiten-duzu/@@download/image/17042017_web1_190529-SFE-GREENSPACE.jpg
2019/09/18
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Plastikoa arazo larria da, baina baliteke hautatu dugun konponbidea oraindik ere okerragoa izatea...
Telazko poltsen erabiltzaile? Uste baino aztarna handiagoa eragiten duzu

Mende honetako krisi ekologiko larriena plastikoa dugu, eta ez da erraza izango arazoari aurre egitea; azken mende erdian 8.000 milioi tona plastiko ekoiztu ditugu, eta urtean 480.000 milioi botila ur erosten dira; Pazifikoan 750.000 plastiko zatitxo aurkitu daitezke metro karratuko, eta erritmoa mantsotu ezean, munduko ozeanoek uretako fauna gaindituko duen mikroplastiko kopurua pilatuko dute. Neurriak behar ditugu, berandu baino lehen, baina... alternatiba zuzenak jarri ote ditugu martxan?

Hain zuzen, erabilera bakarreko plastikoak ekiditeko hartutako neurri zabalduenetako bat telazko poltsak erabiltzea da. Baina Danimarkan egindako ikerketa honek ondorioztatu duenez, telazko poltsen ekoizpenak sekulako aztarna ekologikoa eragiten du, plastikoek baino gehiago kutsatuz. Hain zuzen, telazko poltsen ekoizpenean erabilitako ura, CO2 isurketak eta prozesuan erabilitako kimiko, ongarri eta pestizidak kontutan hartzen baditugu, telazko poltsa batek plastikozkoak baino mila aldiz gehiago kutsatzen du. 

Jarraian azpimarratutakoa astakeria hutsa dela pensatuko duzue; nola da posible ehunka erabilera izan ditzakeen poltsak bakarrerako balio duenak baino gehiago kutsatzea? Hobeto ulertzeko, daniarrek alderaketa argigarri hau kaleratu dute; bertan ikusi daitekeenez, bai plastikozko poltsek eta baita telazkoek ingurumena kaltetzen dute, bakoitzak bere erara. Ozeanoak salbatu nahi dituzu? Logikoa da telazko poltsa aukeratzea, baina... berotegi efektua eta uraren ustiaketa masiboak kezkatzen bazaitu, ez da aukera egokiena. Hain zuzen, artikulu horretan irakurri daitekeen moduan, kotoizo poltsak milaka aldiz berrerabili behar dira ekoizpenean eragindako kutsadura konpentsatzeko; gainera, kotoi organikoz egindako poltsak oraindik ere kutsakorragoak dira, errekurtso gehiago behar direlako horiek ekoizteko. 

Orduan, gaizki ari ote gara telazko poltsak erabiltzen? Erantzuna ez da. Ikerketak zehazten duenez, garrantzia duena ahalik eta gutxien eta lokalenen kontsumitzea da, eta gure kezken araberako hautuak egitea. Hain zuzen, paperezko poltsen aurka ere egiten du; bertan zehazten denez, paperezko poltsak sortzea plastikozkoak egitea baino kutsakorragoa da, eta gainera deforestazioan nabarmen eragiten du. Erosketetan, hurrena, hobe dena eskuan eramatea beraz!